Zure enpresarentzat lan-aholkularitza baten bila al zabiltza Gipuzkoan? Marqués Asesores aholkularitzak ETEentzako lan aholkularitzan eta gestioan duen esperientzia jarriko du zure esku. 37 urtetik gora daramatzagu lanean enpresentzako lan-aholkularitzan zerbitzu arina eta pertsonalizatua eskaini ahal izateko, beti zure proiektuaren premietara egokituta.
Lan aholkularitza eta gestioa eskatzen duen edozein prozesutan lagunduko dizugu, bai langileak kontratatzen bai nominak eta gizarte-aseguruak kudeatzen, eta neurri-neurriko aholkularitza-zerbitzua ere emango dizugu lan-legedian, hitzarmen kolektiboetan edo Gizarte Segurantzan egiten diren aldaketa guztietan.
Gipuzkoan ETEentzat lan-aholkularitzan egiten dugun lanaren helburua zure enpresaren lan-kudeaketarekin zerikusia duen guztian zuri konfiantza eta lasaitasuna ematea da. Profesionalak gara eta laguntza emango dizugu: