Zerga-arloan aholkularitza ona izatea oinarrizkoa da edozein enpresa edo proiektu behar bezala garatzeko. Hori dela eta, Marqués Asesores aholkularitzak zure kasua eta zure enpresaren premiak aztertuko ditu neurri-neurriko plan bat eskaintzeko, zure proiektua edozein fasetan dagoela ere.
Gure profesional taldeak aholku emango dizu zerga-ikuspegitik zure enpresa-jarduera gauzatzeko modurik onena hauta dezazun, eta dagozkien zerga-erregistroetako alta eta izen-ematea kudeatuko ditu. Era berean, etengabe gidatuko zaitugu zergen, lege-aldaeren eta aurreikusitako aldaketen ezarpenean.
Zure proiektura edo enpresara egokituko den zerga-aholkularitzako zerbitzu malgua eta profesionala eskaintzen dugu, edozein fasetan zaudela ere.